Zerbitzuak

 

KIRURGIA HARAGIAN SARTUTA DAUDEN ASKAZALETAN

Behin betiko sendabidea ematen diegu behin eta berriz azalean sartzen diren askazalei, oinazea eta infekzioak sortzen baitituzte. Ebakuntza erraza da anestesia lokalarekin egiten da eta errekuperazioa oso azkarra da.

Kirurgia podologikoan dugun esperientzia da gure bermea.


BARNE-ZOLAK

Geure tailerra dugu hainbat materialekin barne-zola euskarriak egiteko, eta paziente bakoitzaren beharretara egokitzen gara: kirol oinetakoak, lanerako oinetakoak…


PODOLOGIA
OROKORRA

KLINIKA-HORDARRIBIA_-61_retoc.jpg

Oinen arazo arruntenak tratatzen dituen area:

  • Gogor-guneak

  • Helomak (Kailuak)

  • Onddoen ondoriozko Infekzioak

  • Oin-zolako garatxoak (>Papilomak)

KIROL
PODOLOGIA

Kirolariek lesio asko izan ditzakete. HKn garrantzi handia ematen diogu kirol keinuaren azterketari, lesio horiek prebenitu eta zaindu ahal izateko. Hori dela eta azterketarako teknologia digitala dugu, kameren bidezkoa.


ORTONIXIA

Teknika honetan tenkagarriak jartzen dira askazalean bere forma aldazeko eta haragian pixka bat sartzen diren askazalei konponbidea emateko.

Pieza oinazerik gabe aplikatzen da, eta bisitan bertan onura nabaritzen da. Informa zaitez!


ERRADIO
DIAGNOSTIKOA

KLINIKA HORDARRIBIA_-56_retoc.jpg

Erradiologia digitalaren sistema dugu hezur patologiak baloratzeko eta tratamendu egokiena emateko.

HAUR
PODOLOGIA

Niños_retoc.jpg

Gure umeek 3 urte betetzen dituztenetik haien oinak aztertzea aholkatzen dugu. Txikitan desbideratzeren bat antzematen bada, etorkizunean arazorik ez izateko konponbidea ematen dugu.

OIN
DIABETIKOA

Diabetes_retoc.jpg

Diabetesaren ondoriozko arazo podologikoak prebenitu eta zaintzen dituen espezialitatea, adibidez ultzerak, infekzioak… Tratamendurik onena prebentzioa da!